Zer da xixka?

Xixkak, Gipuzkoako Ilusionismo Elkarteak, CEDAMen (Arte Magikoen Espainiako Zirkulua) du jatorria. 1968an Donostiara etorri zen, Magiaren I. Nazioarteko Konbentzioaren egoitza izateko aukerak aztertzera. Egindako bileraren eta tokiko agintariei egindako bisiten ondoren, Konbentzioaren egoitza Donostia izatea erabaki zuten.

1969an, Konbentzio Nazionala antolatu zuen, eta 1972an, Kongresu Magiko Nazionala. Biek ere parte-hartze eta oihartzun handia izan zuten tokiko eta estatuko ilusionismoaren historian.

1983an Gipuzkoako Ilusionismo Elkartea sortu zen, lehengo bazkideak berriz elkartuz eta balio berriei sarrera emanez.

1993ko apirilaren 21ean, elkartea autonomo bihurtu zen eta XIXKA izenarekin eratu zen.



Elkarteak egindako jarduerak:

  • Tolosako Jaialdi Magikoa (sei edizio)
  • Hiesaren aurkako jaia 1993an.
  • OSCUS Jaialdia Peñaflorida Institutuan 1994an.
  • Kilometroak 1995.
  • Donostiako Aste Nagusia.
  • Gipuzkoako zahar-etxe batzuetan emanaldiak.
  • Gabonetako tailerrak.
  • Tailerrak eta jarduerak Donostiako ama-haurren ospitalean.

2002an bigarren kongresu bat antolatu zen Donostian, oraingoan estreinatu berri den Kursaal Biltzar Jauregian.

  • Antzerki Poltsikoan 2016
  • Unicefen hainbat gala Kursaalen 2016, 2017
  • Markel Txapeldun haur-minbiziaren aurkako 2017ko ekitaldian parte hartzea.
  • Magia ikastaroak Tabakaleran, Kutxa Kulturak antolatuta.
  • Etab.

XIXKAren helburua, Estatutuetan islatzen den bezala, ilusionismo, bentrilokia eta antzeko arteen zaletasuna sustatzea da. Hori dela eta, kideek, astero egiten dituzten bileretan (ideiak, jolasak, esperientziak eta materialak trukatzen dituzte), elkarri laguntzen saiatzen dira, hautagai berriei bezala, arlo horietan beren gaitasun artistikoak ahalik eta gehien garatzen.

Baina...Zergatik Xixka? Xixkatu, escamotear esan nahi du, eta, beraz, gure elkartearentzat izen egokia dela uste dugu, hainbat objekturen manipulazioa funtsezko zutabea baita ilusionismoaren munduan.

Lehen esan bezala, gurekin harremanetan jar zaitezkete hemen aurki dezakezuen formulario laburra betez. Lehenbailehen erantzungo diegu zuen mezu guztiei.

Ongi etorri XIXKAra!

Kokapena